EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Kimikako laborategian praktikak burutzen


Ikasturte honetan ere  DBH 4. mailako Fisika-Kimikako ikasleek izan dute aukera EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Kimikako laborategian praktikak burutzeko.
Kimikako fakultateak laborategietako ateak ireki egiten dituzte ikasleen artean zientziekiko zaletasuna suspertzeko. Ikasleek gustora hartzen dute ekimen hau, benetan interesatuta agertzen dira eta esperientziak egiten profesionaltasunez aritu ziren.
Fakultateko irakasleek zoriondu egin zituzten San Fideleko ikasleak, goraipatuz daukaten jakinmina eta portaera jatorra. Zorionak!

Iruzkinak