BIZKAIKO MENDIESKOLA PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUGU AURTON

Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen mendizaletasuna bultzatzeko programan parte hartzeko izena eman dugu aurton.  Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleei zuzenduta dago.
Lehenengo irtenaldia Atxarreko San Pedrora izan zen urrian. Bizkaiko hainbat ikastetxetako jendea batu ginen, 450 pertsona inguru.  Udazkeneko eguraldi epela izan genuen eta primeran pasatu genuen.
Hurrengo irtenaldia Gorlizeko Ermua mendira izango da azaroaren 15ean.  Ea animatzen zareten!

Iruzkinak