IKASTOLAKO JAIA 2015

Joan den ekainaren 6an ospatu genuen Ikastolako jaia guraso eta ikasleen partaidetzarekin. Euskal giroa nagusi izan zen dantza eta txistu artean. Ikasleek ere euren eskolaz kanpoko ekintzetan egindako lana erakusteko aukera ere izan zuten: judo eta dantza erakustaldiak, Robotixen egindakoak…Guraso eta ikasleen arteko futbol eta saski-baloi partiduak ere antolatu ziren. Eta bazkari ederra jan ostean, dantzaldiarekin bukatu genuen.
Argazkiak hemen

Iruzkinak