LH 4. MAILAKOAK BERMEON

Joan den martxoaren 12an Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Beremeora egin genuen irtenaldia. Bertan, herria ezagutu genuen;  baita Arrantzaleen Museoa  ere. Bermeoko arrantzale museoa portu zaharraren ondoan dago, hain zuzen ere Ertzilla dorre historikoan.
Gure ikasleek arrantzaleen inguruko hainbat arlo aztertu dituzte: bizimodua, lana, lan-teknikak… Horrez gain itsasaldearen eta arrantzarako euskal portuen deskribapenarekin zerikusia duten alderdi guztiak ezagutu dituzte: arrantzaleen bizitza eta ohiturak,  beraien gremioaren antolakuntza eta elkarteak; itsasontziak eta denboran zehar erabili izan dituzten teknikak arrantzarako eta nabigaziorako.

Eguerdian “Lamera” parkean bazkaldu genuen eta ostean trenez egin genuen itzulera.

Iruzkinak