ARRANO ARRANTZALEARI JARRAITUZ

DBH 3.mailako Urdaibai-diseinu tailerreko ikasleek arrano arrantzalearen ezaugarriak aztertzen aritu dira ikasturte hasieratik. Atzo, urriaren 28an , Urdaibai Bird Center-era joan ziren hirugarren mailako gainontzeko ikaskideekin  eta jarraitu zuten ikasten arranoaren   ohiturak, egiten dituen migrazio bideak etab. Horrez gain, Urdaibain egiten ari diren arrano arrantzalearen berreskuratze-programaren berri ere izan zuten bertatik bertara. Bisita aprobetxatuz hegaztien behaketa ere egin zuten.

Iruzkinak