“NOLA IKUSTEN DUZU EUROPA?” EKIMENEAN BI FINALISTA IZAN DITUGU.

EUROBASKek egindako deialdian hartu dugu parte eta OLATZ SILVA eta OLATZ CALOCA izan ditugu finalistak!!!   “Nola ikusten duzu Europa?” izan da aurtongo deialdiaren izenburua. Ekainaren 12an, 17:30ean, Bizkaia aretoan  batu ziren finalistak sari banaketa ekitaldian.

EUROBASKen helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztasuna errespetatuko duen Europar Batasun bat eratzea  eta, bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanak bultzatu eta sakontzea, Europar Batasun horren alde.

EUROBASKek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus saria sortzea.

Ekimen horren xedea da belaunaldi gazteengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten eta ezagutu dezaten 500 miloi lagunek partekatzen duten proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu ziraragarria.

Deialdi honetan  parte hartu duten beste ikasle batzuk honako hauek izan dira:
Naroa Arandia, Lucía Aratxederreta, Tsaina Blanco, Saira Caloca, Maite Etxebarria, Uxue Guerrero, Jone Otazua, Irati Unzueta eta Nerea Vázquez.

Iruzkinak