IPUIN MUSIKATUA, ANTZERKIA ETA DANTZA

Aurten ere Lizeo Antzokian bildu ginen  gure ikasleek prestatutako emanaldiaz gozatzeko.
Haur Hezkuntzako txikitxoek euren dantzarekin eman zioten hasiera ekitaldiari. Jarraian Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek  Lan baten bila antzerki-lana eskaini ziguten. Eta azkenik, abesbatza osatzen duten 3. mailatik eta 6. mailara arteko ikasleen eskutik  Jostailugilea  ipuin musikatua entzuteko aukera izan genuen. 
Ekitaldi ederra eta eskertzekoa lanean aritutako ikasle eta irakasleei. 

Iruzkinak