ATZERRITARRAK MAGISTERITZAKO PRAKTIKAK EGITEN IKASTOLAN

Begoñako Andra Mª Magisteritza Eskolak Europako herrialde ezberdinetako unibertsitateekin akordioak egin ditu ikasle atzerritarrek Bizkaian egin ahal izateko praktikak.

Gure ikastola izan da aukeratutako bat ikasle horiek praktikak egiteko. Oso harro gaude horregatik, azken baten gure ingelesaren irakaskuntza sistema baloratzen delako.  Lehenengo hiruhilabetean hiru norvegiar izan genituen Gorputz Heziketako espezialitatea egiten ari zirenak. DBHko ikasleekin egon ziren eta klase batzuk eman zituzten ingelesez.

Beste ikasle hungariar bat ere izan dugu, hain zuzen ere, Maria Roberta Nagy. Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari izan da, bere espezialitatea ingeleraren irakaskuntza izanik. LHko ingeleseko irakasleekin egon da.

Esperientzia berri hau ikastolarentzat oso aberasgarria da eta ikasleei aukera eskaintzen zaie ingelesa praktikatzeko.

Iruzkinak