MATRIKULA ZABALIK

2015/02/20

Hezkuntz Marketing-eko V. Nazioarteko kongresua

Bilboko Elizbarrutiko zuzendariak Hezkuntz Marketing-eko V.Nazioarteko kongresuan parte hartzen egon dira otsailaren 19 eta 20an Valentzian. Jardunaldi interesgarri hauetan estrategia berriak ikasi dituzte.

2015/02/13

EGUEN ZURI IRIN ARTEAN!!

Inauteriak badatozela-eta, ikastolako txikitxoenek eta gurasoek TORRADA-JANA izan zuten. Sukaldari gaztetxoek moldeak erabili zituzten torradei forma bereziak emateko eta gero irinetan pasatu ondoren, frijitzeko prestatu zituzten.

Azukre eta kanela apur bat bota eta gozo-gozo torradak!!

BEHIAREN BIHOTZA AZTERTZEN

DBH 2. mailako ikasleek behien bihotzen disekzioa egin zuten  Sciences-eko klasean. Ugaztunen bihotzaren atal guztiak eta zirkulazio-aparatua nola funtzionatzen duen azaldu ziguten zientzialari gazte hauek.

2015/02/03

“KIMIKA BIZIRIK” 2015

         
 DBH 4.mailako FISIKA eta KIMIKAko ikasleek Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako “Kimika Bizirik” saioetan hartu dute parte aurten ere.
          Proiektu honen helburu nagusia ikasleek Zientziarekiko eta, bereziki, Kimikarekiko duten interesa sustatzea da.

         Bertan, EHU/UPV ko irakasleen begiradapean zenbait esperientzia egin zituzten eta bertako irakasleek egindako demostrazio-saiakuntza batzuekin bukatu genuen ekitaldia.

DIGESTIO-APARATUA AURREZ-AURRE EZAGUTZEN.

Hona hemen joan den abenduan DBH 3. mailako ikasleek egindako praktikak.  Zirujau lanetan ibili ziren; izan ere, ugaztunen digestio-aparatua lantzeko saguak disekzionatu zituzten eta ikus dezakezuenez ikasleek primeran pasatu zuten! Esan beharra dago sagu hauek Basondoko hegazti harraparien jaki direla. Beraz, disekzioa egin ostean,  Basondora eraman genituen. Eskerrak eman nahi dizkiegu Basondoko arduradunei eskainitako laguntzagatik.

2015/01/30

BAKEAREN EGUNA, EGUN GOZO-GOZOA!


Hilabete honetan gai hau jorratzen ibili ondoren, heldu da Bakearen Eguna. Eta egindako lanaren fruitua da eskura duzuen bideoa. Bakea desberdinak onartzea da, poza da, justiziarik gabe ez dago; lagunekin eraiki dezakegu eta gure eskuetan dago. Gure ikasleentzako hori da bakea. Eta zer gauza hoberik Bakearen eguna ospatzeko , abestu, dantzatu eta txokolate eta gailetak jatea baino? Denok elkarrekin jai giroan.

2015/01/29

DBH 4. MAILAKO IKASLEAK KAZETARITZA ETA ARTE MUNDUA HURBILAGOTIK EZAGUTU DUTE.


EITBko instalazioak ikusi eta Loreto Larumberen Boulevard irrati-saioan entzule moduan egon ondoren , Arte Ederretako museoan Hiperrealismoaren erakusketarekin gozatzeko aukera izan dute.

2014/12/19

IZAN GAITEZELA ALAITASUNAREN ARGI!!! GABON ZORIONTSUAK DENOI!!!

Gabonetako jaialdiari gogo eta animoz ekin diogu elkartasun giroan. Gabon doinuak izan dira ekitaldia alaitu dutenak  ikasle eta irakasleen dantzek apaindu dutelarik “gabon postala”.  Eta gure Olentzeroren zain egon diren txikitxoenek ere aprobetxatu dute aukera Olentzero agurtzeko eta emateko  eskutitza. 
Argazkiak: 1 - 2 - 3 

GABONETAKO POSTALA

Haur Hezkuntzako umetxoek guraso eta irakasleen laguntzaz eginiko lana izan da aurtongo gabonetako postalaren irudi. Meritu handiko lana!

2014/12/17

KOSTALDEA AZTERTZEN

Azaroren 21ean LH 3 .mailako ikasleak Mundakara joan ziren AZTERKOSTA proiektua burutzera. Azterkostaren bidez gure ikasleek itsasbazterraren berezitasunak ezagutu dituzte. Horrez gain, inguru horren arazoak ezagutu dituzte eta kostaldeko gune naturala babesteko beharraz kontzientziatu dira. Proiektu honen asmoa kostaldearen ahalik eta zatirik handiena aztertzea izan da eta ikasleei beharrezko materiala eman zaie irteera egiteko: mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren analisia egiteko materiala eta abar. Irtenaldi hezitzailea eta dibertigarria izan da!!!
Argazkiak hemen

2014/12/16

ARGAZKIAK

HH 1 zikloko argazkiak ikusgai dituzue klik bat eginez gero. Animatu eta ikusi zein ondo pasatzen duten ikastolan.

TXOTXONGILOEN INGURUKO SAIO DIDAKTIKOA

Abenduaren 15 eta 16an Lehen Hezkuntzako 1., eta 2.mailakoak Elai-Alai aretora joan ginen Corrado Masacciren erakusketa didaktikoa ikustera. Bertan, Corrado berak azaldu zigun zelan egiten diren txotxongiloak eta baita zelan mugitzen diren. Ikasleek asko disfrutatu zuten.

Badatoz Gabonak!

Gabonak heltzear daude eta hori dela-eta, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek hainbat antzerki-saio eskaini ditugu ikastolan eta inguruko eskola batzuetan. Lizeo Antzokian ekitaldi berezia izan genuen.

2014/12/07

2014/12/03

EUSKARAREN EGUNA

Ba al dakizu euskarak 7.000 urte inguru dituela eta galtzeko arriskuan dagoela? Egoera honi aurre egin behar zaio lehen bait lehen.

Euskaldun askok euskaraz hitz egiten dakigu baina askok ez dugu erabiltzen edo bere presentzia txikia da gure elkarrizketetan.  Euskaldunen %37ak bakarrik erabiltzen du hizkuntza bere egunerokoan, hau da, %63k beste hizkuntza bat erabiltzen du hartu-emanetarako.  Egoera honi aurre egin behar diogu!

Lehenengo eta behin, euskaraz dakitenen arreta erakarri eta informatu egin behar ditugu egoera honetaz. Datorren belaunaldia euskaraz hezi behar dugu, euskararen etorkizunaren botere delako.

Euskal Herrira datozen pertsonei euskara irakatsi behar diegu, horrela euskal hiztun gehiago izango ditugu.

Telebista, twitterra, publizitatea, musika, gazteentzako asialdirako jolasak, aldizkariak… guzti horren euskarazko eskaintza aberatsa egotea ere ez legoke batere gaizki.  Horrela euskarari bultzada emango genioke.

Imajinatzen duzue guzti hau lortu eta gure hizkuntzak beste 7.000 urte iratea? Horretarako euskaldun guztion laguntza behar dugu.Geuk dugu soluzioa! Gure esku dago! Leloak esaten duen moduan “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak hitz egiten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik”.

Euskararen eguna izan dadila euskararen aldarrikapenerako aukera.


                        Ane Aurre DBH 3

ETA ZUK ERABILTZEN DUZU EUSKARA?

Euskararen eguna ABENDUAREN 3an dela-eta, DBH 3. mailako ikasleek euskararen erabilera bultzatzeko asmoz  kartel gogatzaile batzuk prestatu dituzte Glogster aplikazioa erabiliz. Adin ezberdinetako hartzaileei zuzenduta daude. 

           
 Pantaila osoan ikusteko jarri kurtsora  irudi barruan eta klikatu ikur hau agertzen den lekuan: >>>>>>>>>>>>>  

                               
                                               

2014/11/07

XXX. MILLA HERRIKOIAN PARTE HARTU DUGU

Joan den azaroaren 1ean ikastolako Lehen Hezkuntzako hainbat eta hainbat ikaslek hartu zuten parte urtero izaten den milla herrikoian. Lehen Hezkuntzako gaztetxoenen artean urduritasuna eta emozioa nagusi izan zen. Denek merezi dute gure zorionik beroena parte hartzeagatik. Eta hemendik animatu nahi ditugu hurrengo ikasturtean ere izena ematera. 

BIODIBERTSITATEAREN INGURUAN LANEAN!

Aurton ere Madariaga dorretxera joan gara LH3. mailako neska-mutilak. Eguraldi ona izan dugu gure ibilalditxoa egiteko. Joan-etorria betiko moduan trenez.

BIZKAIKO INGURUAK EZAGUTZEN!

Urriaren 24an LH 6. mailako ikaskideok Armañongo Parke Naturalera egin genuen osteratxoa. Karrantza aldera hurbildu eta eremu natural paregabe honetako inguruak arakatu ostean, interpretazio zentrua ezagutu, eta irteerari amaiera emateko Pozalaguako koba ikusgarriak ere bisitatu genituen.  Bai egun ederra gurea!

IKASTOLAKO ORTUA BIZIRIK!

Aurten ere ikastolako ortutxoa zaintzen jarraitzen dugu. Gaur LH 5. mailako ikasleak ibili dira babak ereiten, bertako hosto zikuak batzen eta konpostadorara sartzen; baita landatuta dauden piper, mailuki eta beste zenbait landare ureztatzen.
 
Free counter and web stats